Edukira joan

Galaperna leun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galaperna leuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota oreadiformis
Velen., 1920

Galaperna leuna (Lepiota oreadiformis) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hobe ez probatzea, oso toxikoak diren Lepiota txikien taldekoa baita.

Sinonimoa: Lepiota laeviogata.

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Gutxi txigortutako ogiaren azalaren antzeko kolorekoa, ilunagoa erdian, pikortsu samarra, ertz argiagoarekin; gehienetan ezkata nabarmenik gabe.

Orriak: Zuriak eta estu.

Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,4 cm bitarteko lodierakoa, zurixka, gutxi nabarmentzen diren girlanda formako eraztun hondarrak izaten ditu.

Haragia: Zurixka, mehea. Usain eta zapore leunak ditu.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Toxikoa den susmoa dago.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Identifikatzea zaila den beste Lepiota txiki batzuekin. Espeziearen ezaugarri bat da kapelan ez duela ezkatarik, nahiz eta ale garatu batzuek azala pixka bat zanbrotua izan dezaketen.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, zelai eta larre irekietan. Gehienetan taldeka. Ez da urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 345 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 160 or. ISBN 84-7173-372-2..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 318 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]