Galerina stylifera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galerina stylifera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina stylifera

Galerina stylifera Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Galerina sideroides var. stylifera.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, ondoren ganbiletik lau-ganbilera, titi antzeko batekin, ertz zorrotza, leuna edo fin-fin ildaskatua gardentasunagatik, apendikulatua, hasieran errezel zuriaren hondarrekin, kapelaren azala, leuna, pixka bat likatsua, higrofanoa, arre-gorrixka kolorekoa edo marroi-gorrixka kolorekoa eguraldi hezean, okre-horixka kolorekoa eguraldi lehorrean.

Orriak: Nahiko estu, adnatuak, hasieran krema kolorekoak, gero marroiak, ertza krenulatua, zurixkaz ziliatua.

Hanka: 70 mm arteko garaietakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, loditua oinarrirantz, lehenengo betea, gero barnehutsa, iletsu-fibriloso itxura ematen dioten fibrila zuri dentsoz estalia, besokoak bezala antolatutako marroi koloreko hondoaren gainean, eraztunaren eremua ikusten dela.

Haragia: Urria, okre-hori kolorekoa edo okre kolorekoa, usain fungiko arinarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia; Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena, Galerina hitzak, kupula gisa erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik. Stylifera epitetoa grekotik dator, zatia, mamia esan nahi duen "estilo" hitzetik eta portua esan nahi duen "fero" hitzetik. Hankan errezel hondarrak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen egur hiletan (Pinus sp.). Taldekoia. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Galerina stylifera: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]