Geastrum campestre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geastrum campestre
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum campestre
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Geastrum fornicatum Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea. Urria babestu beharrekoa Geastrum campestre. Ez da jangarria.

Sinonimoak: Geastrum pseudomammosum, Geastrum asperum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa; eguraldi hezean, izar forman irekia, lazinia kopuru aldakorrarekin, normalean, 8 edo 9, denbora lehorrean barrurantz itxita; beraz, higroskopikoa da.

Exoperidioa: Ez oso lodia, belzteko joera duen arre kolorekoa, gainazala pitzatu samarra izaten du. Kanpoaldeak harea pikorrak izaten ditu itsatsita.

Endoperidioa: Krema eta grisaren arteko kolore batekoa, gainazalean lupa baten laguntzaz pikor nabarmenak ikusten dira. Goialdean peristoma puntazorrotz arrexka bat nabarmentzen da, hamabi toles inguru dituena eta zirkulu batek argi eta garbi mugatzen duena. Oinarrian apofisi bat du, normalean gutxi ikusten dena. Denari oin labur batek eusten dio, baina hautemangarria.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geastrum pseudostriatum delakoarekin nahas daiteke, honek ere endoperidio pikortsua du, erregularki tolestutako peristoma bat, higroskopikoa ez izateagatik mikroskopikoki bereizten den oin ez oso nabariarekin, endoperidioko pikorrak erliebean edukitzeagatik (ukitzean hauteman daitezke, luparik gabe) eta oso apofisi nabarmena izateagatik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, talde txikietan. Leku belartsuetan edo hareatsuetan. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Brasil, Txile, Europa, Errusia, Georgia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 687 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]