Geopora arenicola
Geopora arenicola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Geopora |
Espeziea | Geopora arenicola Kers, 1974 |
Basionimoa | Peziza arenicola |
Geopora arenicola Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa gordinik eta susmagarria kozinatu ondoren.
Sinonimoa: Sepultaria arenicola.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Txikia, 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa; hasieran globo formakoa eta ia erabat lurperatuta, gero lobulu irregularretan urratuta ireki egiten da errezeptakulua. Kanpoko aldea, inguruko hondarrak pilatzen dituen ile arrexkaz estalia izaten du. Barruko aldea zuri-grisaxka kolorekoa izaten du.
Haragia: Hutsala, hauskorra, mehea, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Geopora terminoak lurreko poroa esan nahi du. Bere hazteko moduagatik. Arenicola epitetoak, hareazko lekuetan hazten dela esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sepultaria arenosa delakoarekin nahas daiteke, honek espora txikiagoak ditu. Sepultaria sumneriana espeziearekin ere bai, hau handiagoa da eta ia zedroen azpian bakarrik ateratzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ohikoa neguan, lurzoru hareatsuetan, ale askoko koloniak osatuz, askotan goroldioek kolonizatutako suen hondarretan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 758 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 63 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q5535587
- Multimedia: Geopora arenicola / Q5535587
- Espezieak: Geopora arenicola