Geopyxis majalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geopyxis majalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaGeopyxis
Espeziea Geopyxis majalis
Sacc., 1889

Geopyxis majalis Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, kalitate eskaseko haragia.

Sinonimoak: Peziza majalis. Aleuria majalis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Hauskorra, sesila, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa; hasieran globo formakoa, oso itxia, gero kopa moduan, ondoren laua,

Himenioa: Laranja kolorekoa; kanpoko aldea ia kolore berekoa edo argixeagoa. Ertza pixka bat koskaduna.

Hanka: Oin txiki bat edo antzeko bat dute.

Haragia: Ez du usain eta zapore nabarmenik, oso hauskorra.[2]

Etimologia: Geopyxis terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "ge" hitzetik eta katilu esan nahi duen "pyxis" hitzetik. Karpoforoa lurrean agertzeagatik. Majalis epitetoa, maiatza maiatzean, esan nahi duen "máius" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geopyxis carbonaria delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, baina espora handiagoak ditu eta erretako egurretan hazten da, bai udaberrian bai udazkenean.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, belar artean edo lurrean goroldiotan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 771 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]