Gloeophyllum odoratum
| Gloeophyllum odoratum | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Gloeophyllales |
| Familia | Gloeophyllaceae |
| Generoa | Gloeophyllum |
| Espeziea | Gloeophyllum odoratum Imazeki, 1943 |
| Basionimoa | Boletus odoratus |
Gloeophyllum odoratum Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Trametes odorata, Anisomyces odoratus, Osmoporus odoratus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularra edo zaldi apatxen formakoa, batzuetan irregularki luzanga alborantz, erresupinatua, zarakarrekin, oso zimurra eta belusatua. Lehoi kolorekoa eta gero lehoi-adreilu-arrexka kolorekoa eta amaieran beltzaxkara arte.
Tutuak: Luzeak, arre-lehoi kolorekoak pruina zuriarekin.
Poroak: Borobilak edo angelutsuak, Okre-kanela kolorekoak edo lehoi-kanela kolorekoak.
Haragia: Lehoi kolorekoa eta gero adreilu bizi kolorekoa, larrukara, oso gogorra. Usain atseginekoa, ia anisarena, tipikoa, oso nabarmena eta iraunkorra.[2]
Etimologia: Odoratus epitetoa latinetik dator, usaintsua esan nahi duen “odoratus” hitzetik. Bere usain atseginagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, larrukara delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Usain atsegina duelako eta bere laranja koloreagatik erraz ezagutzen da, nahiz eta forma oso desberdinak dituen.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan. Koniferoen moztutako motzondoetan, eguraldi hezearekin.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Txina, Japonia, Australia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 404 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 563 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Gloeophyllum odoratum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.