Gorotz katilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorotz katilua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaCheilymenia
Espeziea Cheilymenia granulata
J.Moravec, 1990

Gorotz katilua (Cheilymenia granulata) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Coprobia granulata. Ascophanus granulatus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran dilista forman, gero laua.

Himenioa: Laranja kolorekoa biziagoa edo motelagoa, pikortsu samarra. Kanpoko aldea eta ertza furfurazeoa.

Haragia: Ugari espeziearen tamainaren arabera, apur bat gelatinakara eta zertxobait hauskorra, tonalitate laranja zurbil kolorekoekin.[2]

Etimologia: Cheilymenia terminoa grekotik dator, ezpaina esan nahi duen "cheilos" hitzetik eta mintz, esan nahi duen, "hymen" hitzetik. Onddoak himenioan duen ertz irtenagatik. Granulata epitetoa, pikorra, pikortsua, esan nahi duen "granum" hitzaren txikigarritik. Apotezioa estaltzen duten pikorrengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheilymenia generoko simaurretan ateratzen diren eta ile nabariak dituzten ohiko espezie batzuekin, hala nola: Cheilym fimicola eta Cheilym stercorea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simaurretan ohikoa da, eta taldeak osatuz hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Erdialdeko Asia, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 772 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]