Gymnopus impudicus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gymnopus impudicus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus impudicus

Gymnopus impudicus Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea.

Sinonimoak: Collybia impudica, Marasmius impudicus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela:1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, lehorra, izurtua, higrofanoa. Hasieran ganbila, gero laua, bukaeran pixka bat hondoratua. azala arre-gorrixka edo arre-lehoi kolorekoa.

Orriak: Estu, arrexka kolorekoak edo arre-arrosa haragi kolorekoak.

Hanka: Pruinaduna, arre-gorrixka kolorekoa edo arre-morexka kolorekoa. Kotoi itxurakoa, zurixka beheko herenean eta batzuetan errizoformo zuri ugari izaten ditu.

Haragia: Usain desatseginekoa, hala nola, ur ustelarena edo aza ustelarena. Zapore desatsegina du, baina ez mina.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micromphale foetidum delakoarekin nahas daiteke, honek antzeko usaina du, tolesturekin kapela, ildaskatua, eta oin laburra, arre-beltz kolorekoa eta kapelaren diametrokoa baino motzagoa.

Oharra: Ale batzuek oina zertxobait bihurritua izan dezakete.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, basoetako lurrean, bideen ertzetan eta lurperatutako egurren hondarretan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 229 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]