Gymnopus ocior
Gymnopus ocior | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus ocior V. Antonín & M. Noordeloos, 1997
|
Gymnopus ocior Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ez du balio sukalderako. Ez du zaporerik eta haragi trinkorik.
Sinonimoak: Collybia succinea, Collybia extuberans, Collybia exculpta, Collybia dryophyla var. funicularis, Agaricus xanthopus, Agaricus ocior, Collybia ocior.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera eta laura titi txiki batekin. Ertza inkurbatutik laura, kapelarena baino kolore argiagokoa. Kapelaren azala leuna, baina hezetasunarekin ildaskak izan dezake, marroi-okre gorrixka koloretik marroi-kremara doan kolorekoa.
Orriak: Adnatuak erdi libreak, koska batez dekurrenteak, estu, lamelula ugarirekin, zurixkak (krema-horixkak zahartzean)
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 2 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, liraina, zilindrikoa, haritsua baina hauskorra, lurperatu samarra, oinarria loditua eta harizpi errizoformoekin, zuri-krema kolorekoa (behean gorrixkagoa).
Haragia: Zurixka, usainik eta zaporerik gabekoa. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Ocior epitetoa antzinako latinetik “ocior” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dryophila (edo Gymnopus dryophilus) delakoarekin nahas daiteke, honek, erdialdean eta ertzaren artean kolore uniformeagoa duen kapela du, usain leuna eta atsegina. Collybia butyracea espezieak kolore marroi-grisa tonu moreekin eta usain fungikoa du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, lehen euriteen ostean. Hostozabalen basoetan eta baso mistoetan. Parkeetan, lorategietan. Maitagarrien eraztunetan edo talde itxietan ateratzen da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Turkia, Errusia, Zeelanda Berria.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 267 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Gymnopus ocior: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.