Mitra marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyromitra infula» orritik birbideratua)
Mitra marroia
Gyromitra infula Sasata.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaGyromitra
Espeziea Gyromitra infula
Quél., 1886
Mikologia
Smooth icon.png 
himenio leuna
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Yellow spore print icon.png 
espora horiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mitra marroia (Gyromitra infula) Gyromitra generoko onddo espezie bat da.[1]

Gordinik espezie toxikoa da, naiz eta autore batzuek lehortu ondoren jangarritzat jo. Ez da gomendatzen kontsumitzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Mitra itxurakoa, oso irregularra, 5 cm-tik 12 cm-rako altuerakoa, arre-gorrixka edo arre-marroia, ilunagoa edo argiagoa hezetasunaren arabera, karpoforoa barnehutsa da, gainazala ez da likatsua, ia belusatua eguraldi lehorrean eta barrua zurbilagoa du.

Hanka: Leuna, ez ildaskatua, oro har, barnehutsa da eta luzetarako tolestura du, kapelaren kolorea baino gorrixkagoa du, batzuetan, pruina zurixka batez estalia, horrek itxura argiagoa ematen dio.

Haragia: Oso hauskorra. Barruko aldea kanpokoa baino askoz argiagoa da, gamuza kolorekoa eta oso zimurra.[2]

Etimologia: Gyromitra terminoa grekotik dator, biribila esan nahi duen "gyros" hitzetik eta diadema esan nahi duen "mitra" hitzetik. Infula epitetoa berriz latinetik dator, eta apezpikuen mitra esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autore batzuek jangarritzat jotzen badute ere, ez ditu merezi sukaldaritzaren ohoreak. Kontsumitzea pentsatzen bada lehortuta baino ez da jan behar.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyromitra esculenta delakoarekin, nahiz eta udaberrikoa izan eta karpoforoak garun itxura gehiago duen.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean agertzen da, koniferoen baso fresko eta hezeetan, hala ere, hostoerorkorren basoetan ere aurki daitezke.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 333 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 726 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 623 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]