Hebeloma versipelle
Hebeloma versipelle | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma versipelle Gillet, 1876 |
Basionimoa | Agaricus versipellis |
Hebeloma versipelle Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, hasieran ganbila, gero zabaldua eta titi pixka batekin. Denbora hezearekin likatsua eta marroi-gorrixka kolorearekin, diskoan ilunagoa ertzetan baino, baina ez du mesophaeum-ak beste kontraste. Ertzean errezel zuri zetadun iheskor bat eramaten du.
Orriak: Eskotatuak, estu, hasieran zurixkak eta gero okre kolorekoak pixka bat koskadun ertzarekin.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, haritsua eta zaila, gaztetan betea eta gero barnehutsa: gortina iheskor baten arrastoak izaten ditu eta azpian beherantz zuzendutako ezkatak. Normalean zurixka, baina ilundu egiten da eta marroi bihurtzen da oinarrian.
Haragia: Zurixka kapelan eta marroia oinean, zertxobait iluntxoagoa oinarrian. Usain leunarekin eta zapore akre samarrarekin. Espora-jalkina lehoi-gorrixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera. Soilguneetan eta konifero basoen bide ertzetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Australia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 240 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Hebeloma versipelle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.