Mitra malgu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helvella elastica» orritik birbideratua)
Mitra malgua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella elastica
Bull., 1785
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mitra malgua (Helvella elastica) ascomycota dibisioko onddo zuria da, garatzen duen fruitu gorputzak nahiko kolore eta forma berezia daukala.[1]

Sindrome hemolitikoa. Jan behar bada, denbora luzez egosi behar da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 eta 3 cm artekoa, muntatzeko aulki baten itxurarekin, erdian hondoratua, alboetan bi intergune osatuz; gainazal biluzia, zuri grisaxka edo lehoi kolorekoa.

Hanka: 6 eta 8 cm arteko altuerakoa eta 1 eta 3 cm arteko diametrokoa; barnehutsa, luzetara hondoratuta, ildo bereizgarri batekin, elastikoa, zuria edo apur bat arrosa.

Haragia: Mehea, argizari itxurakoa, elastikoa.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Elastica epitetoa ere latinetik dator, elastikoa esan nahi duen "elasticus" hitzetik. Bere trinkotasunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau ez da jangarria eta, gainera, toxikoa izan liteke gordinik kontsumituz gero.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helvella láctea delakoarekin nahastu daiteke, hau zuria da eta oina saihetsekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hostozabal eta konifero basoetan, batez ere lur buztintsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak,. Litografía Danona s. coop.ltda., 67 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 476 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 621 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]