Helvella fibrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helvella fibrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella fibrosa
Korf, 2008

Helvella fibrosa Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa gordinik eta egosita ere kalitate kaskarrekoa.

Sinonimoa: Helvella villosa, Helvella dissinghi, Helvella chinensis, Cyathipodia villosa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, irregularki zirkularra edo pixka bat zela formakoa, alboetatik pixka bat konprimitua. Ertz izurtua, inkurbatua eta pixka bat koskaduna, batzuetan ebaki batzuekin. Himenio leuna eta matea, kolorea gris ilunetik gris-arre-marroira doana. Kanpoko azalak eta ertzak belus fin bat izaten dute eta kolore argixeagokoak dira.

Hanka: Zilindrikoa, betea, leuna; gutxitan, luzetara pixka bat ildaskatua. Zuri zikin kolorekoa edo krema kolorekoa.

Haragia: Oso urria, hauskorra, elastiko samarra. Zaporegabea eta usaingabea.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta, lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa gordinik eta egosita ere kalitate kaskarrekoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyathipodia cupuliformis delakoarekin nahas daiteke, hau okre-arre kolorekoa da. Baita Macroscyphus macropus, Leptopodia ephippium eta Helvella queletii espeziekin ere.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri eta udazken artean, gehienetan bakarrik, baina batzuetan baita taldeetan ere, bideen ertzetako lur biluzi eta hareatsuetan; baita humus asko eta lur buztintsuak dituzten hostozabalen basoetan ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Nigeria, Australia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 734 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]