Paxina queletii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paxina queletii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella queletii
Bres., 1882

Paxina queletii edo Helvella queletii Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da.

Sinonimoak: Helvella solitaria, Peziza solitaria, Acetabula queleti.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitartekoa, alboetatik estutua, kopa itxuran, hasieran ertza biribilduta, gero zabaldu egiten da eta ertza urratu egiten zaio. Himenioa leuna du, zahartzean uhindua, arre argi koloretik gris-arre ilunera doan kolorekoa. Kanpoko aldea zurixka edo gris-okre kolorekoa, iletsua eta ertzerantz feltro nabarmenarekin.

Hanka: Nahiko luzea, zilindriko samarra, oinarrirantz lodixeagoa, kapelan pixka bat luzetara luzatzen diren saihets batzuekin, grisa edo okre-zurixka kolorekoa, gorantz iletsua, barnehutsa edo zertxobait leizetsua.

Haragia: Argizari-mintzezkoa, zuria, ale gazteetan arrosara biratuz, oinetik gertu ebakitzen denean. Usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Queletii epitetoa pertsona izenetik dator

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyathipodia villosa delakoarekin nahas daiteke, honen oinak gehienetan ez ditu luzetarako ildoak izaten.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udan. Bakarrik edo taldeetan basoetan, sasi azpian, lur buztintsuetan eta karetsuetan. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 729 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 541 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]