Hemimycena cephalotricha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hemimycena cephalotricha
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaHemimycena
Espeziea Hemimycena cephalotricha
Singer, 1986

Hemimycena cephalotricha Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoa: Mycena cephalotricha.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 8 mm bitarteko diametrokoa, zuria, garbi-garbia; ganbil-laua, oso mehea eta hauskorra, opakua, pruinaduna (lupa baten laguntzaz ikusita).

Orriak: Zuriak, Itsatsiak, ondo eratuak, estuak, luzera desberdineko orritxoekin.

Hanka: 20 mm arteko luzerakoa, zerbait eszentrikoa eta oso pruinaduna.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "bitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Oharra

Eguraldi hezean bilduta, ura bezalako tanta garbiak jariatzen ditu kapelan, orrietan eta hankan (lupa erabili behar da).

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, goroldioz estalitako haritzen enborretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Australia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 261 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Hemimycena cephalotricha: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]