Hydnellum compactum
Hydnellum compactum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum compactum P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum compactum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum compactum Bankeraceae familiako onddo espeziea da.[1] Zapore mikatza du, jateko txarra. Ez da oso ohikoa, eta babestu egin behar litzateke.
Sinonimoak: Calocon compactum, Hydnum compactum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran subglobosoa, gero ganbila, amaieran laua edo pixka bat hondoratua erdian. Gaztetan okre-horixka kolorea du, ukitzean gorritu egiten dena, ondoren okre-oliba antzeko kolorea hartzen du eta bukaeran arre-marroia.
Himenioa: Ezten dekurrenteak, estu, hasieran zuriak, gero marroiak punta horixka kolorekoarekin.
Ezten dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, lodia, betea, sendoa, oinarrirantz mehetua, goialdean eztenez apaindua, arre-gorrixka kolorekoa.
Haragia: Lodia, trinkoa, zuri-krema kolorekoa edo marroi zurbila kapelarena, eta arre-gorrixka oinarena. Hasieran zapore akrea du, gero mikatza.[2]
Etimologia: Compactum epitetoa latinetik dator, trinko esan nahi duen "compactus" hitzetik. Bere loditasunagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hydnellum eta Sarcodon generoen arteko espeziea da. Hydnellum caeruleum delakoarekin nahas daiteke, honek oina hori-laranja kolorekoa du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 602 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 467 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.