Hydnellum scabrosum
Hydnellum scabrosum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum scabrosum | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum scabrosum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum scabrosum Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Hydnum scabrosum (Basionimoa), Phaeodon scabrosus, Sarcodon scabrosus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua, pixka bat uhindua, hasieran hori-laranja kolorekoa, gero gaztaina kolore zurbilekoa edo arre-hori kolorekoa.
Eztenak: Txikiak. 1 eta 3 mm bitartekoak, lehenengo zuri-gris kolorekoak gero gaztaina kolorekoak punta zuriekin.
Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarrira mehetua, leuna, lehoi kolorekoa, urdin-gris koloreko edo gris-berdexka koloreko oinarriarekin.
Haragia: Hauskorra, lehortu ondoren oso gogorra, zuria, gero gorrixka-more-oliba antzeko kolorekoa, berde-beltza hankaren hondoa, garratza.[2]
Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Amarescens epitetoa latinetik dator, garratza esan nahi duen “amarus” hitzetik. Bere zaporeagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebakitako haragiak oinaren behealdean dituen kolore berdexka-beltzengatik ondo ezagutzen da. Antza izan dezaketen espezien artean, kolore argiko, oso gogorra eta zurruna den haragiagatik bereizten da, batez ere lehortuta badago.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Hego Korea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hydnellum scabrosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.