Hygrocybe insipida
Hygrocybe insipida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe insipida M.M.Moser, 1967 |
Basionimoa | Hygrocybe reae var. insipida |
Hygrocybe insipida Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, irristakorra edo pixka bat likatsua, gorria, baina ertza laranja kolorekoa edo horia.
Orriak: Pixka bat okertuak eta antzeko kolorekoak.
Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 inguruko lodierakoa, kapelaren kolorekoa edo zurbilagoa zahartzean, lehorra
Haragia: Laranja-hori kolorekoa. Esne zaporekoa.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du. Insipida epitetoa latin berantiarretik dator, zaporerik gabe, esan nahi duen "insipidua" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguaren hasieran. Abonatu gabeko zelai eta larreetan, basoetako soilguneetan. Ez da oso ohikoa.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quebec, Europa, Errusia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrocybe insipida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q9374409
- Multimedia: Hygrocybe insipida / Q9374409