Edukira joan

Hygrocybe ovina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe nitiosa» orritik birbideratua)
Hygrocybe ovina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaNeohygrocybe
Espeziea Neohygrocybe ovina
Herink, 1958
BasionimoaAgaricus ovinus

Hygrocybe ovina Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzan ez da erabiltzen. Ongarritu gabeko belardietan eta goroldiotan. Babestu beharreko espeziea.

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa edo hemisferikoa, gero ganbila edo kanpai formakoa, eta azkenean ia laua. Ertza zorrotza, uhindua, koskak ditu, pitzadura erradialekin eta, askotan, igurtziaren ondorioz, tonu gorrixkekin. Azala ez du likatsua, lehorra, erradialki fibrilosoa eta flokoso ezkataduna; arre ilun kolorekoa edo beltzaxka.

Orriak: Zabal, sabeldunak, argizari-itxurakoak, bihurgunetsu-itsatsiak, lodiak, tarteka orritxoekin; zuriak, gero grisaxkak, eta azkenik beltzaranak, marruskaduretan eta hausturetan gorriz tindatzen da.

Hanka: 4 - 7 (10) x 0,6 - 1,5 cm artean, zilindrikoa, baina oinarrirantz lodituta, zuzena edo okerra, luzetara fibrilatua eta askotan ildaskatua, kapelaren kolorekoa, ukitzean berehala gorritzen da.

Haragia: Mehea, haritsua oinean, grisa, baina ebakitzean gorritu egiten da; zapore gozoa du eta usain hautemanezina.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Ovina epitetoa berriz latinetik dator, “ovinus” hitzetik; ardiei dagokiena esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe nitiosa delakoarekin nahastu daiteke, honek kapelan ezkata triangeluarrak ditu. Hygrocybe ingrata espeziearekin ere bai, orri zuri- krema kolorekoak ditu eta hau ere gorritu egiten da. Hygrocybe nitrata perretxikoarekin ere bai, honek usain nitroso bereizgarria du. Hygrocybe murinacea delakoarekin ere bai.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko belardi eta larreetan hazten da.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso zabaldua dago Europa osoan, baina oro har, urria da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 196 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 399 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]