Hygrocybe strangulata
Hygrocybe strangulata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe strangulata Svrček, 1962 |
Basionimoa | Hygrophorus strangulatus |
Hygrocybe strangulata Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate txikiko jangarria. Guztiz onartu gabea. Autore batzuentzat Hygrocybe strangulata eta Hygrocybe miniata berdinak dira, beste batzuentzat ez.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila gero zabaldu egiten da. Gaztetan laranja kolorekoa, helduaroan tonalitate hori-berdexka kolorekoak hartzen ditu. Ertza ildaskatua du. Zetadun azala du, zertxobait likatsua.
Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, zabal, lodiak, sabeldunak, orritxoekin. Horiak gaztetan gero laranja kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 18 eta 50 mm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 mm bitarteko lodierakoa, kapelaren kolorekoa, behealdean izan ezik, hori-berdexka baita. Zilindrikoa, hauskorra.
Haragia: Oso mehea, hori-laranja kolorekoa, usain gabea eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore gorrixka duten eta tamaina txikiko Hygrocybe-ak identifikatzea ez da beti erraza izaten. Besteak beste, Hygrocybe hauek daude: Hygrocybe miniata, gorri-zinabrio kolorekoa eta ertz horixka duena. Hygrocybe turunda, honek orri zurixkak ditu. Hygrocybe marchii, Hygrocybe cantharellus, Hygrocybe parvula, etab.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguaren hasieran, larreetan, ale askoko edo ez hainbesteko taldeetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quebec, Ingalaterra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 140 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..