Edukira joan

Hygrocybe marchii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe marchii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe marchii
[[|]]

Hygrocybe marchii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria.

Sinonimoak: Hygrophorus machii, Hygrocybe coccinea var, marchii.

Neurri txikikoa 1-5.

Kapela: Ganbila, deprimitua erdian. Azala likatsu-itsaskorra, laranja-eskarlata kolorekoa, urre koloreko distirekin eta ertz horixkarekin. Hezetasunarekin, gorrixka baino horixka gehiago da.

Orriak: Dekurrenteak, hori-urre kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, orrien kolorekoa.

Haragia: Usain atseginekoa eta zapore leunekoa da. Espora-jalkina zurixka.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Marchii epitetoa, Bresadolak identifikatu gabeko "marchii" edo martxo bati eskainitako espeziea.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate gutxiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe punicea delakoarekin nahas daiteke, hau ere gorria eta jangarria da, baina handiagoa. Hygrocybe coccinea ere gorria da, punicea eta marchii espezien bien bitarteko tamainakoa. Hygrocybe miniata eta Hygrocybe strangulata ere gorrixkak eta txikiak dira.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Noizbehinkako espeziea. Basoetako lurzoruetan. Bideetako belardietan eta muga belartsuetan. Lurzoru buztintsuetan eta humus gutxi dutenetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Hygrocybe marchii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]