Hygrophorus arbustivus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus arbustivus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus arbustivus
Fr., 1836

Hygrophorus arbustivus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina usainak ez du nortasunik, haragiaren testura eta sendotasuna funtsik gabeak dira.

Sinonimoa: Limacium arbustivus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura eta zertxobait deprimitua. Azal leuna, oso likatsua hezetasunarekin (ia mukosoa eta itsaskorra), zuntzexka erradialekin, tonu arre-gorrixka samarrekoekin, ertzerantz argitu egiten dira.

Orriak: Adnatuak edo dekurrenteak.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa, oinarrirantz mehetua, fibrillosoa, goialdean furfurazeoa.

Haragia: Ahula, zuria, zapore gozokoa, atsegina.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus lindtneri delakoarekin nahas daiteke, hau are txikiagoa da, eta hurritzen basoetan ateratzen da. Hygrophorus nemoreus espezieak orri dekurrente garbiak ditu eta irinaren usaina. Hygrophorus leporinus-ak kapela gorrixka-marroi kolorekoa du eta orriak arrosatik kanela kolore argira doazenak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren amaieran eta neguan. Hainbat hostozabalen basoetan: pagoa, haritza, artea. Perretxiko arraroa eta aurkitzeko zaila.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 387 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Hygrophorus arbustivus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:]]