Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus
Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus camarophyllus |
Barietatea | Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus P. Konrad & A. Maublanc, 1937
|
Basionimoa | Hygrophorus calophyllus |
Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Nahiko haragitsua eta errendimendu apalekoa. Arriskurik gabe kontsumi daiteke.
Sinonimoak: Limacium calophyllum, Hygrophorus calophyllus (basionimoa), Hygrophorus caprinus var. calophyllus, Camarophyllus calophyllus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua; ganbila gero laua, titi apur batekin edo konkorduna; fuliginosoa, arre kolorekoa, zuntzexkekin; leuna; likatsua.
Orriak: Kolore arrosa bizi eder batekoak, edo baita haragi-horixka kolorekoak ere, zabal, lodiak, erabat dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Kapelaren kolorekoa, baina argiagoa, pikor xeheak goiko aldean; zilindrikoa edo pixka bat borra formakoa, fibrilosoa.
Haragia: Zuria, ia usain gabea eta zapore atseginekoa.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Calophyllus epitetoa ere grekotik dator, eder, esan nahi duen, "kalos" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllon" hitzetik. Orrien kolore arrosagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Hygroporus eder bat da, Hygrophorus caprinus delakoaren oso antzekoa, baina orri lirainak ditu, arrosa kolorekoak, eta kapela ez da hain haritsua, ia leuna, arrexka ilun kolorekoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Koniferoen basoetan, batez ere pinuetan eta alertzeetan, mendian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 457 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.