Hygrophorus capreolarius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus capreolarius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus capreolarius
Sacc., 1887

Hygrophorus capreolarius Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau titidunera, ertza oso tolestua izaten du, purpura kolorekoa edo gorri-arre kolorekoa marra beltzaxka-arre koloreko ez oso handiekin zikindua.

Orriak: Oso zabal, orritxoekin, erdian zainekin elkartuak, dekurrente garbiak, gorri-ardo kolorekoak edo arre-gorri kolorekoak zahartzean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta cm 1 bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, haritsu samarra, ia kapelaren kolore berekoa, sare formako arrexka koloreko nerbioekin.

Haragia: Arre-gorri-ardo kolorekoa, zapore gozoa du eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Kapreolarius epitetoa latinetik dator, orkatza, esan nahi duen "capreolarius" hitzetik. Orein-azalaren antzeko tonalitateak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina handi samarreko eta gorrixka koloreko Hygrophorus taldeko kolore ilunena duena da. Ia kapelaren koloreko orriak dituelako bereizten da, ezaugarri hau ez dago antzekoetan. Oina ez du leuna, baizik apaindua, hau izan daiteke beste bereizgarri bat.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen naiz koniferoen basoetako eremu belartsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 385 or. ISBN 84-282-0541-6 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Hygrophorus capreolarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]