Edukira joan

Hygrophorus roseodiscoideus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus roseodiscoideus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus roseodiscoideus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa subdekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Hygrophorus roseodiscoideus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona.

Kapela: (3) 6 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero ganbil-laua, zertxobait deprimitua zahartzean, titiduna; oso likatsua, ezaugarri honi denbora luzean eutsiz; arrosa-arre kolorekoa, erdialdea ilunagoa du, eta ertza krema kolorekoa edo krema-arrosa kolorekoa.

Orriak: Zabal, krema-arrosa kolorekoak.

Hanka: 13 cm arteko luzerakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, oinarrian puntan amaitzen da; likatsua, baina ez kapela bezain likatsua; zurixka, orrien antzeko tonuekin; erdi agerian dauden eraztunaren hondakinekin.

Haragia: Usain eta zapore leunak ditu.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus discoideus delakoarekin, nahas daiteke, hau ez da hain ikusgarria eta espora txikiagoak ditu. Hygrophorus leucophaeo-ilicis espeziearekin ere bai, hau berehala lehortzen da, argiagoa da, orri zuriak ditu eta oin lehorra. Arteen azpian ateratzen da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran; arrunta arteen (Quercus ilex) orbeletan. Batzuetan baita Quecus pubescens zuhaitzen azpian ere, taldeetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, Frantzia, Italia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 107 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 194 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]