Hypholoma ericaeoides
'
Hypholoma ericaeoides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Hypholoma |
Espeziea | Hypholoma ericaeoides P.D.Orton, 1960 |
'Hypholoma ericaeoides Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, okre-horixka kolorekoa, higrofanoa, ertz zurbilarekin eta erdian arre-orein-laranja kolore apur batekin.
Orriak: Horiak.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, zurbila, pixka bat arre-horixka kolorekoa oinarrirantz.
Haragia: Zurbila edo hori-limoi kolorekoa, usain eta zapore arinekoa.[2]
Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea. Urria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurpilek egindako urraduretan, urmaelen ertzetan eta lokatza artean dauden sahatsen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaska, Islandia, Europa, Errusia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hypholoma ericaeoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuak: Q10529846