Hypholoma radicosum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hypholoma radicosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma radicosum
J.E.Lange, 1923

Hypholoma radicosum Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Hypholoma epixanthum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, lehorra, eremu marjinala zetazko errezel zurixka batez estalia; erdigunea agerian geratzen da eta okre-hori koloretik pixka bat laranjara doan kolorekoa da.

Orriak: Zurixkatik okre-grisaxkara doan kolorekoak.

Hanka: 12 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko diametrokoa, sustraiak substratuan sakon sartuta, erdialdean zurixka, kolore bereko ezkatekin, batzuetan hispidoak, laranja-marroi kolorekoa oinarrirantz.

Haragia: Kolore berekoa, egur usainarekin, zapore oso mikatzekoa.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere koloreagatik eta batez ere formagatik erraz ezagutzen da. Hypholoma fasciculare delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motzondoetan, batez ere koniferoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Ekuador, Madagaskar, Europa, Errusia, Turkia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hypholoma radicosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]