Inocybe asterospora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe asterospora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe asterospora
Quél., 1880

Inocybe asterospora Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa, inocybe gehienak bezala.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da erdian titi nabarmen batekin, gaztaina kolore argikoa edo lehoi kolorekoa. Azala jarraitua da hasieran, baina kapela irekitzean ertzetik urratu egiten da eta ildaska erradialak sortzen dira, ildaska horiek ukitu gabe dagoen titiraino iristen dira.

Orriak: Estu, meheak, ia libreak, hasieran zurixkak, gero okre samarreko kolorekoak, oliba kolorearekin nahastua.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, zuzena, oinarrian erraboil zabaldu bat eta alboan; kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Sendoa, trinkoa, batez ere oinekoa, ardo usain espermatikoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inóx" hitzetatik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa, Inocybe gehienak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz atzematen da karpoforoaren koloreagatik, dena gaztaina kolorekoa da, oinaren oinarrian duen alboko erraboil nabarmenagatik eta kapelan dituen ildaska erradialengatik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, orbeletan edo basoko belarretan, espezie nahiko ugaria, gehienetan taldeka ateratzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Uzbekistan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 430 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 238 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]