Inocybe bongardii
Inocybe bongardii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inosperma |
Espeziea | Inosperma bongardii |
Basionimoa | Agaricus bongardii |
Inocybe bongardii Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, muskarina du.
Sinonimoak: Agaricus bongardii. Inocybe piscidora, Inocybe bongardii var. piscidora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, konikoa edo kanpai itxurakoa, titi arin ezkatatsu batekin eta fibrilla finekin, arre-gorrixka argi kolorekoa, edo hur kolorekoa edo haragi tonuekin.
Orriak: Zurixkak edo gris-arrosakara argi kolorekoak, azkenean kanela-oliba antzeko kolorekoak, ertz argiagoarekin; baina ez oso dentsoak eta mehetu-itsatsiak.
Hanka: 7 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Nahiko luzea eta lodia, betea eta azkenean barnehutsa, ondoren errekurbatua, hasieran zuria, gero arre-gorrixka-ardo kolorerako joerarekin, arrexka koloreko fibrilekin, goialdea zuri-pruinaduna.
Haragia: Zurbila, gorrira biratzen batez ere hankan; udare helduegien usain desatseginarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Bongardii epitetoa pertsona izenetik dator.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taxoi nominalean, kapelaren azala ezkatatsuagoa da, haragia ez da hain gorrixka eta usain atsegina du, frutarena.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera, ez da oso ohikoa, baina banaketa zabala du. Mediterraneoko basoetan. Pinua, artea, pagoa. Kostaldeko dunetan. Lurzoru karedunetan. Talde txikietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Inosperma bongardii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.