Inocybe cincinnata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe cincinnata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe cincinnata
Quél., 1872

Inocybe cincinnata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Inocybe obscura.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxi du, kanpai-itxurakoa, lau-titiduna, fibrilosoa, diskoan ezkatatsua, lila zurbil kolorekoa.

Orriak: Nahikoa estu, sabeldunak, sinuado-itsatsiak, lila-hur kolorekoa, gero arrexka ilun kolorekoa, kolore bereko ertzarekin.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierarekin eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametroarekin, zilindrikoa, barrubetea, oinarrirantz loditua, lila antzeko kolorekoa zurbiltzeko joerarekin.

Haragia: Lila zurbil kolorekoa edo zuri zikin kolorekoa, irin zaharraren usainarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Obscura epitetoa latinetik dator, iluna esan nahi duen, "obscurus" hitzetik. Bere kolore ilunagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa izan daiteke Inocybe guztiak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe calamistrata delakoaren antza izan dezake, batez ere oinaren oinarrian duen lila koloreagatik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Taldeetan eta soropildua hazten da basoetako belardietan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Mexiko, Groenlandia, Errusia, Turkia, Iran, Kaukasia, Himalaiako eremua, Taiwan, Australia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Inocybe cincinnata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]