Inocybe griseolilacina
Inocybe griseolilacina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe griseolilacina J.E.Lange, 1917 |
Inocybe griseolilacina Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Inocybe personata, Inocybe pusio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo koniko-ganbiletik ganbil-laura, titi txiki batekin; ertz inkurbatua, gortinaren hondarrek oxkarratua. Kapelaren azala iletsua edo fibrilatsu-tomentuduna, ezkatatsua, pitzatua, okre-marroi kolorekoa tindu moreekin.
Orriak: Zabal, zertxobait sabeldunak, more kolorekoak ale gazteetan eta okre kolorekoak helduaroan.
Hanka: Nahiko luzea, zilindrikoa, okertua, azala morexka kolorekoa eta fibrila zuriekin.
Haragia: Zurixka, kapelan eta oinean apur bat morea. Irin usain sendoarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen. "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, zenbait autoreren arabera toxikoa da.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Hostogalkorren basoetan, ale gutxiko taldeak eratzen ditu. Urria[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Groenlandia, Errusia, Turkia, Iran, Kaukasia, Txina.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Inocybe griseolilacina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.