Edukira joan

Inocybe maculata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe maculata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInosperma
Espeziea Inosperma maculatum
BasionimoaInocybe maculata

Inocybe maculata edo Inosperma maculatum Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina du, eta jan eta 4 ordu baino lehen pozoitzen du. Sindrome gastroenterokolitiko serioarekin eta nerbio-sistemarena.

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Lehenengo koniko puntaduna, gero koniko obala, ondoren zabalagoa eta oso pitzatua; titi zapal batekin, hainbat kolorekoa, gaztaina kolore ilunetik okre-marroi ilunera doan kolorekoa, askotan, errezel hondarrekin estalia erdia, ezkata zuri itxuran, mintzezkoak, galkorrak, ertza beherantz biribildua, ondoren pitzatua.

Orriak: Zurixkak edo grisaxkak gero ori-arre kolorekoak, ertz argiagoarekin edo zurixkarekin; meheak, sabeldunak, ia librek

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Haka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz edo erraboil marjinatu batekin; mardula, ildaskatua, lehenbizi zurixka, gero marroiz pintatua; zuri flokosua goialdean.

Haragia: Zurixka, fibrosua, elastikoa, pixka bat gorrixka, trufaren usaina gogorarazten du.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, “is inós” hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Maculata epitetoa latinetik dator, zikindua, esan nahi duen. "maculatus" hitzetik. Kapelaren itxuragatik.

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe rimosa toxikoaren antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen baso hezeen ertzetan, taldeka. Ugaria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Europa, Islandia, Errusia, Iran, Kaukasia, Kazakhstan, Txina, Vietnam, Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 229 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Inosperma maculatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]