Inocybe mixtilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe mixtilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe mixtilis
Sacc., 1887

Inocybe mixtilis Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxuratik konikora, gero ganbil-laua, titi zabal kamuts batekin. Ertza zertxobait izurtua, pixka bat inbolutua gaztetan. Kapelaren azala zertxobait likatsua, batez ere eguraldi hezean, glabroa, kolore aldakorrekoa, okre-horixka, okre-laranja edo ezti kolorekoa, baina zertxobait ilunagoa titiaren erdialdean.

Orriak: Libreak, zabal, oso sabeldunak, zurixkak hasieran, helduaroan arre-okre antzeko kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaietakoa, 0,3 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, erraboil marjinatuak loditua oinarrian, zurixka.

Haragia: Zuria. Usaina definitzeko zaila, baina atsegina. Zaporea, gozo eta espermatikoaren nahasketa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da zuntzezko kapela. Mixtilis epitetoa latinetik dator, beste batzuekin nahasia esan nahi duen "misceo" hitzetik. Beste espezie batzuen antza duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria, toxikoa izan daiteke Inocybe guztiak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau kapela likatsuagatik nabarmentzen da, genero honetan ezohikoa den zerbait delako.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian udan eta udazkenean. Koniferoetan eta arteen artean, baso mistoetan, goroldioetan, kolonia txikietan. Oso urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Kolonbia, Europa, Islandia, Kanariak, Errusia, Himalaiako eremua, Kaukasia, Kazakhstan, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Inocybe mixtilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]