Inocybe napipes
Inocybe napipes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe napipes J.E.Lange, 1917 |
Inocybe napipes Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, koniko-ganbila gaztea denean, gero ganbiletik ganbil-laura, titi koniko nabarmenarekin. Ertza apendikulatua, gortina iheskor baten hondakinekin. Kapelaren azala, fina eta feltroduna, arrosa kolorekoa, arre-arrosatik arre-intxaur kolorera doana.
Orriak: Itsatsiak, okertuak eta pixka bat marjinatuak, gris argi kolorekoak gaztetan, gero arre argi kolorekoak.
Hanka: 0,5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 cm inguruko diametrokoa, luzea, oinarrian erraboil lodi batekin, haritsua, kolore zurixkakoa, oliba antzeko esfumaturekin edo horixka koloreko esfumaturekin.
Haragia: Urria eta haritsua, zuria, esfumatura arreekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Napipes epitetoa grekotik dator, oihaneko, esan nahi duen "napa" hitzetik eta, hanka esan nahi duen "pes" hitzetik. Zetadun hanka duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honen ezaugarriak: kolore arrosa eta oin luzea erraboil lodi batean bukatua.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean. Era guztietako basoetako goroldioetan. Oso urria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Japonia, Taiwan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 233 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ Inocybe napipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.