Inocybe phaeodisca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe phaeodisca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe phaeodisca
Kühner, 1955

Inocybe phaeodisca Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasietan koniko-ganbila eta bukaeran lau-ganbila titi pixka batekin, soberako ertza, kotoizkoa eta irregularra, Kapelaren gainazala furfurazeoa, erdigunea garatxoduna, kolore gorrixkakoa, diskoan ilunagoa eta ertza argiagoa.

Orriak: Sabeldunak, marjinatutik apur bat adnatuetara, okre kolorekoak.

Hanka: Nahiko luzea, zilindrikoa, gainazal fibrilosoa, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Kapelan zurixka, usain ahulekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako interesik gabea. Inocybe generoko espezieak ez dira kontsumitu ehar, gehienak toxikoak baitira.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe genero konplexua kontuan hartuta, koloreek eta kapelaren dekorazioak erraz identifika daitekeen espezie bat egiten dutela esan daiteke, baldin eta ale gaztea aurkitzen badugu, lehortu edo gehiegi hezetzen direnean, dekorazioa desagertu egiten zaie eta kolore monotonoko beste Inocybe batzuekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  6. Inocybe phaeodisca: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]