Inocybe pusio
Inocybe pusio | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe pusio [[|]] |
Inocybe pusio Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 9 eta 24 mm bitarteko diametrokoa, konikotik lau ganbilera, titiduna, ertz apendikulatuarekin, hasiera fibrila zurixkekin, zorrotza. Kapelaren azala feltroduna, zahartzean oso fibrilosoa eta ezkatekin pixka bat apaindua, marroi-hur kolorekoa, ilunagoa erdian.
Orriak: Adnatuak, zabal, gris zurbil kolorekoak tonu moreekin, ertza koska finekin, zurixka, orritxoekin eta lamelulekin.
Hanka: 24 eta 39 mm bitarteko garaierarekin eta 2 eta 5 mm bitarteko diametroarekin, zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa, more kolorekoa edo lila antzekoa, goiko erdialdean gutxienez, pruina zurixkaz estalia, goiko herenean gutxienez fibrila arinekin, beheko erdian luzetarako fibrila arinekin, arrexka koloreko tonuekin.
Haragia: Usain espermatiko samarrarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inocybe erubescens eta antzeko beste espezie batzuekin nahas daiteke, identifikatzeko mikroskopikoa erabili beharra dago. Urria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Ezkien eta Quercus canariensis zuhaitzen azpian, areketako lurrean.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Europa, Errusia, Australia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen. (2023). Asociación Botánica y Micólogica de Jaen.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info 2023.
- ↑ Inocybe pusio: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.