Inocybe sindonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe sindonia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe sindonia
P.Karst., 1879

Inocybe sindonia Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso susmagarria. Muskarina izaten dute genero honetako espezie askok.

Sinonimoak: Inocybe kuehneri.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, konikotik ganbilera (erabat zabaldu gabe), titiduna. Kapelaren azala gris-horixka kolorekoa, luzetarako fibrilaz estalia, helduaroan ezkata finekin.

Orriak: Estu, gaztetan zuriak, gero gris-horixka kolorera iluntzen dira, ertz zurixkarekin.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa, zuri-beix kolorekoa batzuetan arrosa koloreko tinduekin goialdean, pruina finez estalia.

Haragia: Zurixka. Usain fungikoa. Espora-jalkina marroi kolorekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe geophylla var. alba delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa eta zurbilagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Oso urria. Iparraldeko hostogalkorren eta koniferoen basoetan. Lurzoru buztintsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Txile, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Inocybe sindonia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]