Inocybe vaccina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe vaccina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe vaccina
Kühner, 1955

Inocybe vaccina Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 cm inguruko diametrokoa, subkonikoa, gero ganbila, azkenean laua, batzuetan ondo definitutako titi batekin, ertza pixka bat barrurantz kurbatua, gortina gabe. Kapelaren azala fibrila finekin, nahiko trinkoa; nahiko ezkatatsurako joerarekin, ale helduetan bakarrik, marroi-laranja kolorekoa, bizia eta uniformea, baina zertxobait argiagoa ertzerantz.

Orriak: Normalean lodiak, luzeak, sabeldunak; mehetu-atxikiak oinari, zuritik beix-okrera doan kolorekoak. Ertz mehe koskaduna eta argiagoa.

Hanka: 6 cm inguruko garaierakoa, zilindrikoa, oinarri lodixeagoarekin, okre zurbil koloreko gainazala, oso pruinaduna goialdean.

Haragia: Oso urria, zurixka kapelan eta okre zurbila oinean. Usain espermatikoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Mendian, 1100 metro inguruko garaieran, pagoen eta izeien baso mistoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Inocybe vaccina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]