Kosko-ziza bizkarroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kosko-ziza bizkarroi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvariella
Espeziea Volvariella surrecta
Singer, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora arrosa marroixkak dauzka
 
bizkarroia da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kosko-ziza bizkarroia (Volvariella surrecta) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, zurixka, okre kolorerako joerarekin; hasieran, arrautza zuri-grisaxka itxuran, gero, bolbatik kanpo dagoenean, hemisferikoa, eta azkenean ganbila. Azal lehorra du, azkenik haritsu-zetaduna.

Orriak: Meheak, estu, zabalak eta libreak; hasieran zuri-haragi kolorekoak, gero arrosak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko lodierakoa, zuria, kotoi itxurakoa, bolba zabal eta zuriarekin. Ez du eraztunik.

Haragia: Zurixka, mehea, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako. Surrecta epitetoa latinetik dator, markatu, altxa, sortu, erne, esan nahi duen "s urrecta" hitzetik. Segur aski, onddoaren parasito izaera nabarmendu nahian.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ezaugarriengatik ezin da nahastu, beste onddo baten parasitoa den Volvariella bakarra baita.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren amaieratik abendura, Lepista nebularis parasitatzen. Nahiko urria. Lepista nebularis perretxikoaren kapela, honen mizelioak inbaditu ondoren, izugarri deformatzen da, nahaspila mamitsu bat geratzeraino, ez da ustelkorra, eta hemen sortzen dira Volvariella bat edo gehiago.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Ipar Amerika, Ipar Afrika, Europa, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 294 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 37 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 370 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]