Lanzia echinophila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanzia echinophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaRutstroemiaceae
GeneroaLanzia
Espeziea Lanzia echinophila
Korf, 1982

Lanzia echinophila Rustroemiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio, oso txikia baita.

Sinonimoa: Phialea echinophila, Rutstroemia echinophila.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezeptakulua: Kupiliformea, sesila edo oin motz batekin. 2 eta 10 mm bitarteko diametrokoa. Barne aldea edo himenioa, marroia da, leuna eta kanpoko aldea kolore berekoa, baina argiagoa.

Hanka: Motza, mehea, kolore berekoa edo zertxobait ilunagoa oinarrian. Batzuetan hanka gabe.[2]

Etimologia: Echinophila epitetoa grekotik dator, trikua esan nahi duen "echinos" hitzetik eta laguna esan nahi duen, "philos" hitzetik. Gaztainen morkotsetan hazten delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, oso tamaina txikia baitu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau erraz ezagutzen da bere habitatagatik, gaztaina morkotsean hazten baita.

Beste Rutstroemia batzuk: Rutstroemia bolaris, hau, Alnus viridis-en eroritako eta hildako adarretan hazten da. Rutstroemia bulgarioides, hau Picea-en erdi lurperatutako pinaburuetan jaiotzen da. Rutstroemia elatina, hau Abies alba espezieko luma eta adar erorietan. Rutstroemia luteovirescens, Acer-en usteldutako pezioloetan. Rutstroemia firma.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean oso arrunta da. Lur hezean erori eta beratutako gaztaina (Castanea sativa) morkotsen barruko aldean agertzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kaukasia, Kanariak, Turkia, Egipto, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 793 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 683 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]