Larre boilur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larre boilurra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaHydnotrya
Espeziea Hydnotrya tulasnei

Larre boilurra (Hydnotrya tulasnei) Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate gastronomikoari buruzko iritzi desberdinak daude.

Sinonimoak: Hydnotria bailii, Geoporella tulasnei.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. hur baten eta intxaur baten arteko tamaina izaten du normalean. Mamia horia du. Erraboil formakoa, giltzurrunaren formakoa edo biribila, zimurtsua, zartadura albeolatuekin eta labirintoaren itxurarekin.

Gleba: Zuri-grisaxka hasieran, gero, marroi gorrixka.

Himenioa: Mehea, leuna, gris-gorrixka koloretik marroi-gorrixkaraino doa.[2]

Etimologia: Tulasnei epitetoa, pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hydnotria carnea delakoarekin nahas daiteke. Antzekoak diren genero honetako beste 15 espezie daude.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, gutxi populatutako basoetako lurzoruan, hariztietan, pagadietan, koniferoetan eta egur ustelen azpian. Gehienetan bakarrik ateratzen da, eta beti perretxikoaren herena lurretik kanpo, hau da, erdi estali gabe.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 775 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 579 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]