Edukira joan

Leccinum piceinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leccinum piceinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum piceinum

Leccinum piceinum Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Boletus piceinus, Krombholziella piceina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 15 cm bitarteko diametroarekin, hemisferikoa, haragitsua, gorri-adreilu ilun kolorekoa ezkata oso txiki beltzaxkekin, leuna ez, kapelaren geruza soberakin batzuekin, beherantz biribildua.

Tutuak: Oso luzeak, 3 cm artekoak, zuri-gris kolorekoak, garbi biribilduak hankara.

Poroak: Tutuen kolorekoak, grisaxkak.

Hanka: 8 eta 13 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, beste edozein Leccinum baino potoloagoa, goian eta behean mehetua, batzuetan oboide formakoa, grisaxka baina ezkata fibriloso beltzaxkaz apaindua, goialdean bereiziagoak.

Haragia: Zuria, baina ebakitzean arrosara edo morera lausotuaz, batez ere oinean kolore honetako ñabardurekin. Usaingabea eta zapore garratz samarrarekin. Zuntzezkoa.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Piceinum epitetoa, Picea excelsa izeien azpian hazten delako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde honetako ordezkari tipikoa den Boletus rufus delakoa baino sendoagoa da, determinazio espezifikoa beti espeziea hazi den landarearekin lotuta dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Picea excelsa izeien azpian, ahabia beltzen artean.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Leccinum piceinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]