Lepiota felina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota felina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota felina
P.Karst., 1879

Lepiota erminea Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus clypeolarius var. felinus, Agaricus felinus, Lepiota clypeolaria var. felina, Lepiota felina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, azkenik lau-ganbiletik laura, marroi ilun koloreko titi kamuts bat mantenduz, honen inguruan, gainazala modu zentrokideetan banatzen da, titiaren edo zertxobait zurbilagoaren koloreko ezkata txiki eta finetan, hondo zurixka edo krema zurbil koloreko baten gainean, ertza inkurbatua, gero zuzena, soberakin pixka batekin eta gutxitan errezel orokorraren hondarrekin.

Orriak: Estu, lamelula ugarirekin, libreak, sabeldunak, zuritik kremara doan kolorekoak isla arrosekin, ertz irregularrekin edo flokulosarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindriko samarra, pixka bat loditua oinarrirantz, lehenengo betea, gero barnehutsa, fibrilosoa, zurixka edo okre kolorekoa eraztunetik gora, azpian okre-arrosa edo gris-marroi kolorekoa, arre-marroi koloreko ezkata txikiekin behealdean, mintzezko eraztun zurixka goian, besoko txiki bat osatuz.

Haragia: Urria kapelan, zurixka apur bat grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepistos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru karetsuetan. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Thailandia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, ISBN:, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas, catalogo micologico. .
  5. Lepiota felina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]