Lepiota forquignonii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota forquignonii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota forquignonii
Quél., 1885

Lepiota forquignonii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2,2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, ganbila, titi pixka batekin. Kapelaren azala belusatu fin batekin, disko marroi-arre kolorekoarekin, banantzen eta argitzen joaten da, hondo zurixkaren gainean ondo kontrastatutako okre-fuliginoso-oliba antzeko koloreko ezkatetan, estu. Ertza pixka bat oxkarratua errezel zuri kotoitsuaren hondarrekin.

Orriak: Zurixka-krema-arrosa kolorekoak, zabalak, desberdinak, libreak. Espora-jalkina zuria edo zurixka.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 3 eta 5,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,7 cm bitarteko diametrokoa, leuna eta zurixka, eraztun antzekoaren eremutik gora isla arrosa kolorekoekin, fibriloso-iletsua, eta azpitik fibrila kotoitsuz apaindua eta oinarrirantz ezkata okre antzekoekin.[2]

Haragia: Zurixka edo erreflexu arrosa kolorekoekin oinaren goialdean. Usain gogorra du, desatsegina, errefau-lur usaina edo Lepiota Cristata delakoak duen bezalakoa.[3]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetik dator eta "oús eta otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quercus-en basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kaukasia, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas, catalogo micologico.
  4. Lepiota forquignonii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]