Lepiota griseovirens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota griseovirens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota griseovirens
Maire, 1928

Lepiota griseovirens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik lau-ganbilera, titiduna. Ertza soberakinekin, zurixka. Kapelaren azala belusatu-tomentuduna, gris ilun kolorekoa, marroi grisaxka edo oliba-grisaxka kolorekoa, erdigunea ilunagoa.

Orriak: Libreak, sabeldunak eta biribilduak oinaren ondoan, eta hor iduneko moduko bat osatzen dute; zuriak edo pixka bat krema kolorekoak, batzuetan tonu grisaxkekin, eta zahartzean arre-laranja kolorez zikintzen dira. Ertza fin flokosoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 20 eta 60 mm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 mm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa eta lodiagoa oinarrian, fistulosoa; goiko erdialdean, leuna, krema-arrosa kolorekoa, eta behealdean, zerrenda edo ezkata oso sakabanatuen bidez apaindua, gris-beltz edo gris-marroi kolorekoak; oinarrian, mizelio kordoi zuriekin.

Haragia: Zurixka-grisaxka, apur bat arrosa oinean. Gaztetan fruta usaina, gero kautxuarena. Zaporea gogorra eta desatsegina.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen ondoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa den susmoa dago. Baliteke hilgarria izatea ere.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren koloreagatik eta oinean ezkata ia beltz deigarriak dituelako nabarmentzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguaren hasieran. Oso urria. Pinuz eta artez osatutako baso mistoetan, lur hareatsu edo nutrienteetan aberatsak diren lohitsuetan. Taldekoia.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa, Thailandia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Lepiota griseovirens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]