Edukira joan

Lepiota ignicolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota ignicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota ignicolor
Bres., 1892

Lepiota ignicolor Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome parafaloidianoa. Amanitina pozoia dauka.

Sinonimok: Lepiota castanra var.ignicolor, Lepiota ignivolvata.

Kapela: Txikia, 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera eta laura, erdiko titia mantenduz. Kapelaren azala igneo-horixka kolorekoa, ezkata irregular-gorrixka kolorekoekin, hondo zurixkaren gainean.

Orriak: Libreak, zabal, irregularrak, orban arreekin, adinean aurrera egin ahala ilunduz joaten dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, oinarria pixka bat loditua, gorri-igneo kolorekoa.

Haragia: Urria, hauskorra. Kautxuaren usain desatseginekoa.

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.[2]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota castanea (autore batzuentzat sinonimo bat baino ez da) delakoarekin nahas daiteke, hau pixka bat handiagoa da (2-5) eta kolore arre-gorrixka du (ez igneo-horixka).[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostogalkorretan (hurritza …)

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Alpeak, Suedia, Norvegia, Danimarka.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Lepiota ignicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]