Lepiota castanea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota castanea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota castanea
Quél., 1881

Lepiota castanea Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome parafaloidianoa eragiten du. Amanitina pozoia du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa gero zabaldu egiten da, lau samar geratu arte, titi zabal batekin. Gaztaina koloreko azala du, laster hondo okre-arrosa koloreko ezkata arrexka kolorekoetan banatzen da.

Orriak: Estu, meheak, libreak, zuriak, ukitzean arre-gorrixkaz zikintzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, berdina, zuzena edo kurbatua. Eraztunetik gora, laua da eta zuria edo zuri-arrosa kolorekoa; azpitik, kapelaren kolore antzekoa du. Eraztun iheskorra du eta ez da mintzezkoa.

Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Castanea epitetoa, kapelaren gaztaina koloreagatik du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa. Batzuek hilgarritzat jotzen dute, Lepiota helveola eta beste Lepiota txiki batzuen antzeko toxikotasuna duela uste dute.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza beste Lepiota txiki batzuekin nahastea. Kapela eta oina oso bereizgarriak dira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen basoetan; baina hostozabalen basoetan ere aurki daiteke. Ohikoa da Iberiar Penintsulan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, japonia, Australia, Argentina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 343 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 39 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 319 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]