Lepiota ochraceofulva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota ochraceofulva
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota ochraceofulva
P.D.Orton, 1960

Lepiota ochraceofulva Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, okre antzeko hondoaren gainean, arre-gorrixkatik arre-orein kolorera doan eta apur bat horitzen diren koloreko ezkatekin.

Orriak: Okre antzeko-krema kolorekoak.

Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko diametrokoa, kolore berekoa edo arre-gorrixka kolorekoa eta oinarrian horitzeko joerarekin.

Haragia: Antzeko kolorekoa, usain sendoarekin, frutarena, jasminarena bezalakoa.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen azpian. Oso urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Lepiota ochraceofulva: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]