Lepiota subgracilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota subgracilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota subgracilis
Kühner, 1978

Lepiota subgracilis Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendagarria kontsumitzea, balio gastronomiko oso kaskarra baitu. Autore batzuek toxikoa izan daitekeela uste dute.

Sinonimoak: Lepiota kuehneriana.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, hasieran koniko-globo itxurakoa, gero ganbila, azkenik laua, baina erdiko titi nabarmena mantenduz; ertza lehenik kurbatua, laster zuzena, soberekin pixka batekin eta gutxitan errezel orokorraren hondarrekin; kapelaren gainazala, ezkata finez apaindua, zentrokideki antolatuta, marroia edo marroi-gorrixka kolorekoa, diskoan ilunagoa, garatzean hondo zurixka edo krema koloreko bat ikusten uzten du, batez ere ertzerantz.

Orriak: Estu, lamelulekin, libreak, sabeldunak, zurixkak edo krema kolorekoak, ertza osoa eta kolore berekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 9 mm arteko diametrokoa, zilindriko samarra, pixka bat loditua oinarrirantz, lehenengo betea, gero barnehutsa, zurixka eta fibrilosoa goialdean, fibrilosoagoa behealdean eta marroi koloreko zerrenda batzuekin oinarrirantz; eraztun iheskorra, goialdea zurixka eta kortiniformea, behekoa kotoizkoa eta flokulosoa, ertz marroiarekin.

Haragia: Urria, zurixka edo krema kolorekoa; fungiko usain arin batekin eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota brunneoincarnata delakoarekin nahas daiteke. Lepiota cristata espeziearekin ere bai, honek mintzezko eraztun osoa du eta lizun usain gogorra eta desatsegina. Lepiota clypeolaria handiagoa da eta honen kapelaren azalak kolore gutxiago du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan eta bakanago koniferoen azpian, nutriente ugari duten lurzoruetan, Oso urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Txile.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. style="background:#F99;vertical-align:middle;text-align:center;" class="table-no"|Ez Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Lepiota subgracilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]