Leratiomyces ceres
Leratiomyces ceres | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leratiomyces | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leratiomyces ceres | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Leratiomyces ceres Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da eta zalantzazkoa, toxikotasuna izan dezakeena.
Sinonimoa: Stropharia aurantiaca.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da; gorri-adreilu koloretik gorri-laranja kolorera doana, oso deigarria, errezel hondarrengatik, maiz apendikulatua.
Orriak: Zabal, hasieran krema antzeko kolorekoak, gero arre-oliba kolorekoak, eta, azkenik, arre-gris-purpura koloretik gris-morera doazenak.
Hanka: Liraina, haritsua, okre antzeko kolorekoa, errezelaren arrasto nahiko nabariekin.
Haragia: Usain hautemanezinarekin eta belarraren zaporearekin.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Aurantiaca epitetoa latinetik dator, laranja kolorekoa esan nahi duen "aurantiacus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapelaren gorri-adreilu kolorea, orrien gris more kolorea eta oin horixka dira espezie honen ezaugarri nagusiak.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean, lorategietan edo hostozabalen azpian, lurrean edo egur hondarretan, baita obra hondakinen artean ere, urria, baina ugaritzen ari dela ematen du.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amerika osoa, Hegoafrika, Europa, India, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 397 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..